Euskaraz goitizena edo izengoitia, gatxizena, ezizena, gaitzizena eta beste zenbait. Euskal Herrian goitizenen erabilera guztiz zabaldua izan da, eta beste leku askotan ere bai. Adibidez Eibarren edo Azkoitian garai batean ez zegoen goitizenik gabeko inor. Eta kanpotik zetorrenari berehala ezartzen zioten bizi zen artean eramango zuena. Izan ere, herri bakoitzean baziren goitizenak jartzen espezialistak.

Txomiñ Agirrek Kresala eleberrian azaltzen digu bere garaian Ondarroan zer gertatzen zen goitizenekin: Kanpoko errietatik Arranondora datorren etxadiak an dauka bere izengaiztoa ogetalau ordu barru, ta eztau geiago beragandik kenduko. Zeñek ipiñi deutsa? Iñok eztau ori garbiro jakiten...  Arranondokoen belarriak ain dagoz onetara eginak eze, batzuk, euren benetako izena zelan dan be eztakie; norbait ezagutu dot bere aitarena gogoratu eziñik; aitatarena gitxik jakiten dau. Badakit albistari zabaltzallea ibilli dala iñoiz eskutitz bat zeñentzakoa zan ezin argitaraturik. Sr. D. Julián Iragorri eukan estalkian, da Julian Iragorri zein zan ezekian iñok. Atso-agure guztiai itandu jakuen, da atso-agureak etzala, esan eben, erritarra izango. Azkenean, apaiz nagusiari eskerrak, agertu zan eskutitzaren jabea. Zein izango ta "Saguzarra" deituten jakon gizontxu bat zan.

Izengoitiei dagokienez, gaur egun egoera aldatuz doa baina, Ondarroan oraindik iraun egiten dute duela ehun urte bizirik zeuden goitizen askok. Inguruko herrietan bezala Ondarroan ere denetariko izengoitiak agertzen zaizkigu:

  1. Animaliak. Eta hauen artean ugarienak itsasokoak: atune, txitxarro, berdela, papardo, ixkiri, zentollo, txermola, kolaxu, txirriñe, paandi, auntze, katu, asto baltza, sagu.
  2. Lanbideak: maiñela, arotz txikixe, boteru, perreru, abarketeri, lateru.
  3. Pertsona ospetsuak (tartean kirolariak): Rotxill, Kubala, Zamora, Panizo, Karrill, Okertz.
  4. Pertsonaren gorputz eta izakeraren ezaugarriak: Sarjento malo, arro, ederra, koju, koji, tuerra, mantxu, korkotxe, enani, andixe, txikixe.
  5. Toki, baserri edo herri izenak: Atxazpi, Arrigorri, Mutriku, Arteta, Lekatto, Santurtze.

Hemen eskaintzen dudan bilduma osatzeko, besteak beste, hiru iturri nagusi erabili ditut. Alde batetik Jose Mari Azpirik (Bertako Txoria) bildu eta ONDARROA 2002 alean (44. orrialdetik 47. orrialdera) argitara emandako "desixen" multzoa; bestalde, Mikel Etxaburu Osak, bere doktorego tesian (Ondarruko Arrantzaleen Lexikoa eta Toponimia) dakarren zerrenda; eta nik neuk jasotako grabaketetan (pertsona nagusiei egindakoetan batez ere) aipatzen direnak. Goitizenetatik aparte, herrian pertsona bat nongoa den adierazteko aspalditik erabili izan dira txalupa izenak, eta familien abizenak "-NEKU" edo "-KU" atzizkia lagun dutela: Mirentxuku (Mirentxu txalupa izan zuen familiakoa), Bustioku (txalupa: Bustio) Sagradaku, Solabarrietaku, Ituarteneku, Usandizaganeku. Kasu batzuetan zer gertatu da? Pertsona batek familiaz goitizena izan arren, berari asmatu diotela beste bat. Beraz baziren goitizen bat baino gehiago zutenak. Paulo Markuerkiagari (Domeka Tobanekuren aitari), Paulo "Toba" deitzen zioten, baina, Paulo "Papardo" ere bai, papardoak harrapatzen abilla zelako, nahiz eta "Papardo" familiakoa ez izan. Jose Etxaburu Barbariasek berriz hiru daramatza: Astilleruko Koju, Jose Kutxi, eta Talaxeruneku.

Hogeigarren mende hasieratik duela hogei edo hogeita hamar urte bitartean pertsona bakoitza nor den edo nongoa den aditzera emateko Ondarroan erabili izan diren hizkuntza baliabide eta trikimailuak (goitizenak, txalupa izenak, denda izenak, kontserba fabrika izenak, familien abizenak eta abar) jasotzen saiatu naiz. Denak, batere huts egin gabe jasotzea ezinezkoa da, horrelako jasoketa bat burutzeko irizpideak ere ez baitira beti berdinak izaten. Hurrengo batean beste norbaiti lan hau berau osatzeko nahiz antzeko lan bat burutzeko abiapuntu eta lagungarri izaten bazaio, konforme.

Bidenabar, ohar bat. Goitizenak jasotzean, aurkitu ditudan bezala, eta guztiak jasotzea izan dut irizpidetzat. Bestalde, ordea, gauza jakina da, kasu batzuetan goitizenak min ematen diola daramanari; horregatik ez dute nahi izaten euren goitizenez inork dei diezaien, jakinaren gainean, besteek horrela ezagutzen dituztenez goitizenak bizirik iraungo duela. Beraz, bere goitizena idatzita inon agertzerik nahi ez duenak, bere gogoa adieraztea aski izango du, eta nik behinik behin, zerrenda honetatik ezabatu egingo dut. Gauza guztien gainetik pertsonei eta familiei errespetua zor zaie.

ABARINEKU

ABARKETA ZURI

ABARKETERI (Erramona Abarketeri)

ABARKTERU (Erramona Abarketerin-de atte)

ABARO

ABASAASTI (Dominika, Abasaastin arrebi zan Porrunekun ama)

ABIOI

ABIXI

ABONA

ABUELI

ABUELO

ADUR

AEROPLANU

AGERRE

AGIN ZORROTZ

AGIN ZURI

AGORRIXANEKU (Benino Agorrixe, Antonio Agorrixe)

AIN MOTZ

AINGERUKU

AINGIRI

AINKANDI (Portuko sobrestanti zan)

AION (Antonio Pagate)

AIXEGORRA

AIXMENDINEKU (Jose, Martina, Teresa, Carmen. Oren atte: Juan Aixmendi))

AKAKI

AKARREGI TOTU

AKARREGIKU

AKELLO

AKERRA (Jon Akerra, Miren Akerra, Jospa Akerra)

AKETX (Miren Ibarloza)

AKETXEKU

AKILLAKU (Akillako Antonio)

AKITX

AKUARIOKU (Jose Mari Akuarioku, Belen Akuarioku)

AKULUNEKU (Juan, Nikolas, Santa, Darie, Felisa...)

ALAAR

ALBERTINGU (Alberto Aranbarri)

ALBERTO PORROSENEKU

ALDAKOTXO

ALDEA

ALE

ALEGRE

ALEGRIANEKU

ALEJO

ALEMANA (Jon Laka)

ALKATINEKU (Malen Alkatineku)

ALLI (Errosa Alli, Sebero Alli)

ALTOS HORNOS

ALTSAPRAKAZ

AMA TXIKIXE

AMABERRI (Maitxu Amaberri)

AMADEA

AMADOATENEKU (Jose)

AMAIA URIBEKU

AMALAUNEKU

AMEIÑE

AMERIKANU (Isidor Amerikanu)

AMILLO

AMO OKERRA

AMOR-AMOR

AMOTO

AMU

ANAKABEKU

ANARKISTI

ANBRUSINEKU

ANDALUZE (Ramon Andaluze)

ANDI

ANDIKETXE

ANDIKO ERREKAKU

ANDIXE (Blas Andixe, Miel Andixe, Mai Teesa Andixe)

ANDRES ANTONIO MARINEKU

ANDRES BATEKONEKU (Segundo Arkotxa Solabarrieta)

ANGALLERU

ANIA (Iperkaleko anaxik, bikixak: Ania Totu, te Ania Meie)

ANIXENEKU (Hipolito Goiogana)

ANJELARRONEKU (Emeteri Anjelarroneku)

ANKAMOTZ

ANPOLAI

ANTIGUA (Txomiñ Antigua)

ANTIUKU

ANTON BURU

ANTXETA

ANTXI

ANTXUBIXE

ANTXUSTEGIKU

ANTZARRA

ANTZOMENDINEKU

ANTZONE

ANTZOSOLOKU (Karmele Antzosoloku, Gaxka Antzosoloku)

AÑATZA

AÑORGANEKU (Maitxu Añorga)

APA

APAIZA Juana Apaiza)

APALLUNEKU

APAN

APOTXO

ARANTZAMENDINEKU (Agustina Berridi Iturriza)

ARANTZI

ARBELAIZKU

ARBOLAX (Simeon)

ARDAU (Pedro Ardau)

ARDI

ARDIKAKA

AREMAIONEKU (Aramaio)

ARENOSANEKU

ARGALA

ARGIZAIOLA

ARI MEIE

ARISTONDOKU

ARIZTINEKU (Jesusa Azpiazu Anakabe)

ARKONADA

ARKOTXAKU

ARLANJA

ARMINTXANEKU (Jabier Armintxa, Pauliñ Armintxa)

ARONA

AROTZ TXIKIXANEKU

AROTZA (Daniel Arotza, Korpeon Arotza, Tiadoro Arotza)

AROZENANEKU

ARRABALEKU

ARRAIÑDDUNE (Mari Arraiñddune)

ARRAIÑSALTZALLI (Erramona Arraiñsaltzalli)

ARRAKA (Ixidro Arraka)

ARRARA

ARRATENEKU

ARRAUTZI

ARRAZA

ARRI

ARRIALPERRA

ARRIGORRI (Jose Arrigorri)

ARRIOLANEKU

ARRIXA

ARRO (Anjel Arro)

ARROKERO

ARRUTINEKU

ARTETA

ARTETAKU

ARTIBAIKU

ARTOBURU

ARTONDONEKU (Alizia Zabala)

ARTZALUZ

ASTELARRANEKU (Jose Astelarra, Isidro Astelarra)

ASTERRIKAKU (Sabiñ Asterrikaku)

ASTERRIKANEKU (Luis Mari Asterrika)

ASTILLERO

ASTILLERO TXIKIKU (Teodoro atte, eta Marie ama)

ASTILLERUKO KOJU

ASTO BALTZANEKU (Anjel Asto Baltza)

ASTO ZURIXE

ASTOLFO

ASTURIANUNEKU

ATANASIO (Luis Atanasio, Domingo Atanasio...)

ATANO

ATILA

ATILANO

ATIÑA

ATITE

ATOI

ATTAPIREREKU (Attapirereko Rita alabi, eta Sinpuri ama)

ATTE TOTU

ATUNANEKU (Luis Atune, Juana Atune)

ATXAZPI (Alejandro Urrusolo; Juli Errepuerton-da anaxi)

ATXILLO

ATXONDO (Juan Luis Azpiri)

ATXURI

ATXURRA

AUANDI

AUAZILL TXIKIXE (Segundo Bedialauneta, Torierrekan-da atte)

AUAZILLE (Jose Auazille, Sebero Auazille, Seapio Auazille...)

AUELO

AULEINANEKU

AULIKITZ

AUNTZANEKU (Marie Auntzaneku)

AURORA BARATA

AUTOMOBILLANEKU

AXAL

AXERDI

AXERI

AXI (Domingo Axi)

AXKIRE

AXUNANEKU (Margari Axune, Lolita Axune)

AZABURU

AZALENEKU (Mari Azal)

AZERI

AZILLONANEKU

AZKARATE

AZPILTZANEKU

AZURRUTZ

BADIOLAKU

BAETERU

BAIA

BALANDRERU (Sandalio Arrasate)

BALDOMIÑ

BALDUINO

BALEARES (Justo Bakeriza)

BALKOI ANDIKU

BALLARRENEKU

BALTZA (Adrien Baltza)

BALTZA MORENA

BALTZANEKU

BALTZOLA

BAR PATXIKU (Miren, Agurtzane...)

BARAIKU (Fraixke, Felipe, Antonio, Jospa...)

BARATA

BARATERU

BARBERO (Juan Jose Barbero)

BARBERU (Damian Barberu: Damian Jauregialtzo)

BARKI ("Barkillero", "Nobe"i esateotzen)

BARKILLERU

BARRABASENEKU (Kontxita Barrabas)

BARRILLEIXAKU

BARRO (Domingo Solaegi)

BARTOLONEKU (Fabriki euan "Bartoloneku")

BASA-KATU

BASTIDANEKU

BATEKO

BATEKO URRI

BAXERRINEKU (Jose mari Baxerri, Tomas Baxerri...)

BEALI

BEDAR GOZO

BEGI ZURI

BEIRAKUNAZ

BEITIANEKU

BEKO BOTIKAKU

BEKO TORREKU

BELARRI

BELARRIMOTXENEKU (Santos Belarrimotx: Santos Gartzia)

BELE

BELERO (Jose Mari Belero)

BELGI

BELTXIORANEKU

BENEZUELA

BENGOETXEAKU (Bizit Eizagirre)

BENTURONEKU (Iperkaleko Benturo, eta beran arrebi Timuti)

BERDELA (Antonio Berdela)

BERDENEKU (Jose Mari, Alfonso, Rosario, Manuela...)

BERISTAÑENEKU

BERMIO (Agurtzane Osa)

BERRILLENEKU (Sotera Berrill, Felipa Berrill)

BERRITTU (Patxi Berrittu. Iruzubietaku zan)

BERROSASINEKU (Miren Aramaio)

BERU

BESAME

BETULE

BI KOÑATUAKU

BIBILLO

BIBOTAX

BIENVENIDAKU

BIKANDINEKU

BIKAXU (Bikaxo Zarra: Don Agustin Zenarruzabeitia)

BIKI (Territxarren semi: gazteik iltzan. Kalandiko lapandillaku)

BIKO (Antonio Biko)

BILIÑ

BILLOTX

BINDA

BIRGOS

BIRRITX

BIZI

BIZKAI (Bermiotarra)

BIZKAIANEKU (Damian Bizkaia, Maiteder Bizkaia...)

BIZKAITTARRA

BIZKARGIKU (Boni Laka, Ane Bizkargi, Anselma Laka)

BLANKO

BOGA-BOGAKU

BOLERONEKUK (Euxebi Bolero)

BOLIÑENEKU

BOLTXET

BOLTZILLONEKU

BOLUNEKU (Jose Bolu)

BONBERO

BONBI

BONILLANEKU

BONITA

BOROBILL

BOTERITA

BOTERU

BOTETXIA

BOTIKAXU (Arrasate, Otxagabia)

BOTX (Jose Mari Aranbarri Etxaburu)

BOTXIÑENEKU

BRANKALTA

BRIGADI (Pako)

BRIÑAEZ (Iñaki Briñaez: Zubibarriko Iñaki)

BROLLAN

BROLLON

BRONTXENEKU (Imakulada Brontxe, Jose Brontxe)

BURDIÑINEKU (Frantziska Burdiñi, Juan Jose Buerdiñi)

BURGOKU

BURGONEKUK (Jose Burgo)

BURO ANDI

BURRIOLA

BURU (Anton Buru)

BURU ZURI

BUSTIOKU

BUZTARRI

BUZUNEKU (Luzia Buzu)

DANBALANEKU (Itziar, Gotzon, Amaia, Gorka...)

DANDO

DARIANEKU

DATILES

DELFIÑENEKU (Jesus Mari Delfin)

DEMANUENA

DENTIZINEKU

DESI (Beitia: iperkaleku)

DEUN ANDONIKU

DIABRU

DIBI

DIENTES

DIO TXIKIXE

DIOPILL

DIRU

DITO (Alejandrito esateotzen, da gero Ditoaz geatu)

DIXA

DOATIONEKU

DOCTOR URRUTIA

DOMINGO ANTONIONEKU

DOMINGOTXUNEKU

DOMINIKANEKU (Carmen Aramaio)

DON EJUENIONEKU

DON LUISENEKU (Don Luis Arriola, mediku)

DON PELOTAS

DON PEPE

DON PEPETI

DON SABIÑENEKU (Sabiñ Muruetagoiena, mediku)

DON SEKUNDINONEKU (Don Sekundinoneko eskoli, elixopin gañin, lenako ayuntamentun azpixan euan)

DONGRENEKU edo DRONGENEKU (Tomas Dongre)

DONOSTI (Jose Donosti)

DOÑA BLANKANEKU

DOÑA ANITANEKU (Anita Arriolan eskoli)

DOÑA MARIA LUISANEKU (Eskoli)

DOÑA MONIKANEKU (Arta birin euan txaleta)

DORATEANEKU

DOTORE MESSINA

DRAKU

DRAKULA

DROGEXAKU (Maria Paz, Kontsuelo, Periko, Mai Santos...)

DURDU

EBRA

EDERRA (Matiñ Ederra, Juana Ederra...)

EFANI (Miren Efani)

EGI

EGIANEKU (Jose Mari Aranbarri: Egia pasteleru)

EGOINEKUK

EJUENINEKU (Terese)

ELANTXOBE (Jospa Elantxobe)

ELIZABET TAILOR

ELKE

ELNOI

ELUKU

ELUNEKU

EMENDI ERREKAKU

EMERETZIKO

EMO

ENA

ENANINEKU

EPAN

EPELA

EPERRA

EPI

ERIÑO

ERLOJERU (Luis Erlojeru.Mollaku. Miel Erlojeru, Kalandiku)

ERRAMONANEKU

ERRAMU

ERREBALEKU

ERREBIRONEKU (Iñazio Errebiro, Anita Errebiro)

ERREBOTA

ERREKADORI

ERREPUERTO (Juli Errepuerto)

ERRERONEKU

ERRESAXOERREZATZALLI (Karlota, Petra)

ERREZELO

ERROFALLENEKU

ERROKENEKU (Antonio Triste zan Errokeneku)

ERROMALDANEKU

ERROSA TXIKITO

ERROTABARRI (Luis Amutxastegi)

ESCOLANEKU (Bartolo, Esteban, Baltasar)

ESKAMAS

ESKRIBAUKU (Felix: Jose Eskribaukun atte)

ESPARTXA

ESTAXIO (Teresa Estaxio)

ESTRAPERLISTI (Juste Estraperlisti)

ESTRAPU (Balbiñe Estrapu ama, eta alabi, Maitxu Estrapu

ESTRELLITAKU

ETAIO

ETEÑO

ETXABENEKU

ETXALDE

ETXANONEKU

ETXEBARRIANEKU

ETXEKALTE

ETXEKO

ETXETXIKIKU (Rufina Etxetxikiku)

ETXUMARI (Sereno Txikixan semi)

EULI

EUSKALERRIA

EUSKO

EUZKADINEKU (Lorea Euzkadi, Pilar Euzkadi, Nati Euzkadi)

EXKERRA

EXKERTI (Pedro Exkerti. Pedron ama: Balbiñe Exkerti))

EXPRESA

EZIÑABERASTU (Beltxior Eziñaberastu, Klaita Eziñaberastu)

EZKERTI (Jesus Mari Badiola)

EZPAN

EZPANANDI

EZPARTXA

EZPETERA

EZTABALERIO

FAISTON

FAMAU

FATI

FERRAZ (Kanpaneroi esateotzen bizikletan ibillttezalako. Ferraz karreristi ixantzan)

FIRPO

FIRTO

FIT

FLOR DE MAYOKU

FORALA

FOTERUKUK

FRA-FRA

FRALLI

FRANKO

FRANTXI

FRANTZESA (Jose Mari Frantzesa: Jose Mari Akulu)

FRANTZISKO ALEGRE

FRANTZISKORENAKU

FRUJI

FRUTU (Luis Frutu)

FUISTON

FUMANTXU

GABARRERU

GABAXE

GABIKANEKU

GAIZTO

GALA

GALANTA

GALANTXO

GALATEA

GALDAKANO

GALDU

GALLEGO

GALTZUANGU (Jospa eta Jose Andres)

GAMINDENEKU

GANDOZ

GANDUELA GILTZA

GANGARRA

GANTZERUNEKU

GARAI

GARATENEKU

GARBANTZERONEKU

GARDOTZA

GARITANONEKU

GARLI

GARRAMI

GARRATXA

GARRIDONEKU

GARRO

GARROKU (Emeteri, Delfin, Gregorio, Josu... )

GARTZIA (Iñaki Laka)

GASTAUNEKU

GATZAGANEKU

GATZATU (Joxe Miel Gatzatu: Juanito Balentziagan-da atte)

GATZERRE (Rosario Gatzerre: Rosario Landaribar)

GATZERU

GAXAPU

GAXU

GAZTAÑEI

GAZTAÑENEKU

GAZTAÑERRENEKU (Jose Gaztañerre)

GAZTELAMATZANEKU

GAZTELAR

GAZTI

GAZTURU

GELASIONEKU (Juste Etxebarria)

GERNIKA (Jose Gernika)

GERRAKU

GERREN ASTILLERUKU

GERTALEIKE

GETARI

GETARIANOKU

GETXO

GILI-GILINEKU

GILLI

GINBELETA

GIXONANEKU (Boni Gixona)

GOIKO BOTIKAKU

GOIKO ESTANKUKU (Goiko Estankunko Abari: Don Segundo Urkiza)

GOIKO TORREKU (Luziano, Gregori, Edurne...)

GOITIZ

GOITTIKU

GONANDI (Dolos Gonandi)

GONTZALO IPERKALEKU (Jose Pandeitton semi)

GONTZALONEKU

GORETI

GORRA (Jospa Gorra, Jose Gorra)

GORRI

GOSIKARRA (Mai Gosikarra)

GOXO-GOXO

GRAN PODERREKU (Juanita Gran Poderreku. Baforan ixena: Jesus de Gran Poder))

GUARDI (Santana Guardi)

GUARDIA ZIBILLE

GUENAGANEKU

GUREAKU

GURIPA

HERMOSILLA

HERRERO

HIJO

HOMBRE (Felipe Agirre)

HUEVON

IARRANEKUK (Manuel Iarra, Zipriano Iarra)

IBARRIÑEKUK

IBARGUN (Maria Rosario Irureta)

IBARRI

IDEALES (Jabier Kafe Marinaku)

IGUALDADI

IKAN

IKARAN

IKATXA BARRIKU (Pauliño Ikatxa: Jose Mutrikun-de atte)

IKATZA (Pedro Ikatza)

IKOMELAU

ILA

ILBIXI

INDDAR

INDIANO

INDIONEKU

INDIXAUNEKU

INGLESA

INKIÑAS

INVIERNO

IÑAZIO OJALETERUNEKU (Felisa, Kontxa, Kasimira...)

IÑAZIOLAKANEKU

IÑUZENTI

IPURDI

IRAMATEI

IRIONDONEKU

IRU JANGOIKO

IRUTXIDI

ISABELITAKU

ISASINEKU

ISLAONEKU

ISLAOTXU

ITALIANU

ITILLAS

ITO

ITSOKO

ITSU (Alejandro Itsu, Latxanbre Itsu)

ITTURRANENEKU (Agirreoa)

ITUARTENEKU (Koldo Ituarte)

ITXUKI

ITZIAR

IXKI

IXKIRINEKU

IXKU

IXURDI

IZAGIRRENEKU

JAIKI

JAIÑ (Leona Jaiñ)

JANGOIKU

JASESON

JATI

JERMANENEKU

JERTSETERI

JIJIJI

JIRONA

JITANU

JOSE SALBADORRENEKU

JOSE SALDUNEKU edo JOESALDUNEKU (Frantziskita, Miren, Kepa, Anjel...)

JOSIKU

JOSPITANEKU

JOSTUN POLITTE

JOSTUNE

JOXEBENTURANEKU (Maitere Azpiazu)

JUAKIÑ-ARTANEKU

JUAKIÑANEKU

JUANAMALANEKU (Juanita)

JUDIXU

JUNBAISTENEKU

KABALLU

KABEZA

KABEZA DE ORO

KABIDO (Josu Ituarte)

KAFE MARINAKU (Julian Kafe marinaku)

KAIKU

KAIO

KAISERRENEKU (Juan Antonio Arriola)

KAIXARRA

KAKAJANTZALLE

KAKAMERKE

KAKANTZERO

KAKAPOTTONEKU (Fernando Iramategi, Agurtzane Iramategi)

KAKAPU

KAKATI

KAKATXANEKU

KAKATZA

KAKATZENEKU (Fraixke)

KAKAZURI

KAKOTENEKU (Iñazio Kakote atte, eta Iñazio Kakote semi)

KAKU

KALAPITXIXE

KALBERRE

KALBO

KALBO ZURI

KALE (Jose Kale eta Jospa Kale: andragixonak)

KALEGARBITZALLINEKU

KALTXAZ

KALTZANDI (Ejuenio Kaltzandi)

KAMALEON

KAMIÑANEKU (Blas Kamiña, Jose Kamiña)

KAMISA BLANKA

KANARIO

KANDELAS

KANDIDO-KANDIDA

KANIKAS (Juan Belaustegi)

KANKILLOINEKU (Periko Kankilloi, Fraixke Kankilloi)

KANO

KANPANERO

KANPAX

KANPOX (Martin Kanpox zan Domingo Kanpoxen da Fausto Kanpoxen-da atte. Afilleru: Campos)

KANTALEKO (Miren Kantaleko, Jose Mari Kantaleko)

KANTIDADEA

KANUTANEKU

KANUTINEKU

KANUTONEKUK (Ospittaleko Karlos da Kanuto)

KAODEMARRENEKU (Milagros Gaubeka)

KAPELAIX

KAPI

KAPITTAN TXIKIXE

KAPONE

KAPORALA

KARIÑO (Liburio Garramiola, Iñaki Garramiolan-da atte)

KARLOS LAKANEKU (Karmelo Amallobieta)

KARMEN ALARGUNANEKU

KARMEN BALTZANEKU (Antonio)

KARMENGU

KARNAZERU (Peli Karnazeru, Ejuenio Karnazeru)

KARPANTANEKU

KARRAKIRI (Jose Ramon Osa: alkati ixantzan)

KARRATXIELENEKU (Mai Karratxiel)

KARRETERU

KARRILLENEKU (Trini Karrill)

KARROÑ

KARRUAJESENEKU (Gaztañerren-da ama)AS

KARTERU

KASTELLANI

KASTILLA

KASTONEKU

KASTORA (Bittori Kastora: Ane Kastoran ama)

KASTRO

KATA PITO

KATALIÑENEKU

KATARRO

KATEIKU (Antonio Kateiku)

KATOLIKU

KATON

KATU

KATUKUMI

KATUZARRANEKU (Bernabe, Nikanor)

KATXARRERA

KATXARRERO (Flora Katxarrero)

KATXARRERU (Arturo eta Emilio paraueruai, katxarreru be esatotzen)

KAUSO

KAUTO

KAXARRA

KAXK

KAXKETA

KAXU

KELE (Juanita Txikixan anaxi)

KELMIÑO

KEMAINER

KEN ELISABET

KEN MARI

KEU (Jesus Mari Etxaburu)

KIKILLU

KIKIRRINEKU (Jose Kikirri)

KIKO

KIMENO

KINADO

KINTIÑENEKU

KINTOKO MAXU (Eskola barrixetan kinton eskoli emoteban maxu: Don Jose maria Asas)

KINTOX

KIÑINEKU

KIÑOS

KIÑU

KIO

KIPULASENEKU (Edurne Kipulas, Isabel Kipulas)

KIRIKIXU

KIRKILLE (Juan Kirkille)

KIRRIXKI

KIRRU (Jon Urresti, Antzosoloku)

KIRRUNEKU

KITO

KITTARRANEKU

KIXKET

KLARANEKU (Egian auman dendi)

KLUKEKU edo KLUDEPORTIBOKU (Jabier Klukeku. Taberni "Club Deportivo" zan)

KOASTEINEKU

KOIKILLI

KOIKO

KOIOTE

KOIPE

KOJI (Kalistre Koji, Hermenejilde Koji, Petra Koji, Maitere Koji)

KOJU (Manuel Koju, Astilleruko Koju, Kofraxako Koju...)

KOKOBALTZ

KOKONA (Jose Kokona)

KOKORRO

KOKOT LUZI

KOKOTOKER (Pello Kalandiku)

KOLAXUNEKU (Begoña Kolaxu)

KOLORIN

KOLTXILLINEKU

KOMIKI

KOMORA GAÑEKU

KONBOI

KONDE GOTIZ

KONEJO

KONKISTAU

KONPITTEIXAKU

KONPITTERONEKU (Manuel Etxebarria)

KONTULAXE

KORDELEIXAKU (Iñaki, Imanol, Andoni Txatu...)

KORDOBESA

KORKOTXANEKU (Liokari Korkotxe)

KORKOTXE (Miel Korkotxe)

KORPEONENEKU

KORREAJI

KORTAZERRENEKU

KOSKOR

KOSMENEKU

KOXU

KRESALAKU (Edurne Kresalaku, Miren Kresalaku, Pedro Kresalaku)

KRISTINAKU

KRISTO

KUADRAU

KUALIDADEA

KUARENTAI KUATRO

KUARTERIO

KUARTILLO

KUATRO OJOS

KUBA (Jose Kuba)

KUBALA (Juan Arostegi)

KUKU

KUKUTXI

KULIXKAKU (Juanjo Kulixkaku)

KURPITXE

KURRUKU

KURTIÑAS

KURTSALLUNEKU (Miren, Santos Urresti...)

KURUMIÑU

KURUTZANEKU

KUTXI (Jose Kutxi: Astilleruko Koju)

KUTXILLONEKU (Apitto Kutxillo, Jesusito, Jose Emore)

LA ESPEANTZAKU

LA GUAPA

LA HOSTIA

LA INMEDIATA

LA TARDE

LABAKONEKU

LABASAIÑ

LABIÑENEKU

LAERO

LAIDON (Jospa Laidon. Lazaro Porrun arrebi)

LAKANEKU

LALI

LANBASA

LANZIA

LAPAITI

LAPAS

LAPERU

LAPITZ

LASTUR

LASUNERONEKU (Blanka Lasunero)

LATARDE

LATEIKO

LATERU (Lesmes Lateru, Isidor Lateru)

LATIGO NEGRO

LATXANBRE (Jose Latxanbre, Ramon Latxanbre...)

LAU ANAIAKU (Kepa, Jospa)

LAURIANONEKU

LAUTO

LEKATTARRA (Mai Lekattarra)

LEKATTO (Mai Lekatto)

LEKONANEKU

LEKUENEKU

LEKUNBERRI

LEMUAN

LENTEJI

LEON TXANTONENEKU

LEON-PEPENEKU (Maria Asun Goikoetxea)

LEPO

LERRUS

LESMESENEKU (Itturraneneko fabriki)

LEZEANEKU

LIBURIONEKU

LIKI

LIMUN

LIN

LINBER

LINDRU

LIONALAKASTILLO

LISTRAN

LITO

LITROS

LOBO (Jose Lobo)

LONJIÑOSENEKU (Marie Lonjiñoseneku)

LORE TXANTON

LOREA ANAKABENEKU

LORENTZANEKU

LORITU

LOROÑO

LORU

LORUNEKU

LOTIXE

LUBO

LUIS BOTERU (Laidoneneko entradan eukan boteixi)

LULU

LUSELETRIKERI

LUSTRE

LUXAFRAIXKE

LUZE

LUZIA URKIZUNEKU

LUZIANAKU

LUZIANEKU

MADRE FAMILIAKU (Josefa Osa, Anton Osa)

MADRILEÑU (Miel)

MADRILES

MAFU

MAHOMANEKU

MAI TOBANEKU (Tobaneko Mariaren fabrika. Mai Tobaneko Miren, Mai Tobaneko Bittore)

MAI ZEZTARANEKU (Manuel)

MAIÑAZI (Aitor Maiñazi)

MAIÑELAKU

MAIÑELANEKU (Felix Maiñela)

MAKALA

MAKATZA (Joseba Egurrola)

MAKAU

MAKETONEKU

MAL FRAILENEKU (Maria Rosario Zularika)

MALALETXE

MALANGU

MALARROYA

MALLABIA

MALLUKI

MAMA

MAMARRO (Andres Mamarro)

MAMARRU

MAMAXELA

MAMU

MANAJERRA

MANDA

MANDAZAIÑ

MANDURRA

MANGADA

MANOLETE

MANTXI

MANTXON

MANTXU (Jose Mari Mantxu)

MANTZEO (Jose Mantzeo, Iñaki Mantzeo, Mai Tere Mantzeo)

MANTZIÑE

MANU ZARRA

MANUNEKU

MANUTEKONEKU

MANZILLAS

MAÑO

MARASMI (Juan Ibazeta: Kofraxako Koju)

MARBASAKU

MARDIÑE

MARDUANEKU

MARGALLO

MARIA AGEDANEKU

MARIA GONZALO

MARIA LUISAKU

MARIE BRIZARD

MARKEXANEKU

MARKIÑA TXIKI

MARKUE (Jose Markue, Markuerkiaga)

MARMAR

MARMITA

MARRAKANO

MARRAXERO

MARRERO

MARRUKO

MARTANEKU

MARTE (Juan Luis Elustondo)

MARTIÑ TXOKUKU (Felisa Bilbao)

MARTIÑA-MARTIÑE

MARTIRIO

MAS QUE FRANCO

MASKULU (Loentzo Maskulu)

MASOPI

MASPE

MASPE GORRA

MATEOSANEKU

MATERREKU (Materreko Gloria)

MATRALLU

MATUTINO

MATXA (Elisabhet Matxa, Pauliño Matxa)

MATXATXU (Andres Matxatxu: Ander Badiola)

MATXIKANO

MATXIN

MATXINPLAKA (Gure gurasuk umik zineko auazille)

MATXOKONEKU (Jose Mari Matxoko, Juakin Matxoko)

MATXOLO

MATXOTE

MAURONEKU

MAXO BALTZA (Eskola barrixetako diretori ixantzan)

MEANA

MEDIA OREJA

MEDIKO TXIKIXE

MEEXILLO

MEIE

MEILLANEKU (Miel Meilla, Belen Meilla, Maia Paz Meilla...)

MEKEKE

MELON

MENBRILLOS

MENDEBAL

MENDIXARRA

MERMI

MERMIXO

MIAJA

MIELANDIXANEKU

MIELANEKU (Segundo Totolo zan amengo lateru)

MIELGI

MIKALLA

MIKI

MILANTON TXIKINEKU (Benita Zarraga)

MILLAN

MILLAN POBRE

MINER

MIREN-KEPAKU (Garbiñe Arantzamendi)

MIRENTXUKU (Klara, Purita, Teese, miren...)

MIRRIL

MISS ASPIRINA

MITXELENEKU (Pedro Aranbarri)

MITXUTXITA

MIXKIÑA

MIXKIÑU

MODISTI (Beltxiora Modisti)

MOINTIN

MOJETAKU

MOJI

MOKO

MOKOPLAUST

MOLOTOF

MOMATXE

MONAGILLO

MONGO

MONTXET

MONTXOKO

MONU (Jospa Monu, Sotera Monu, Rafael Monu)

MONYO

MORENA

MOROKILL

MORROXKU

MORTERO

MOTELA

MOTO

MOTOXO

MOTROLLO edo MATRALLU (Juan Matrallu, Joxe Anjel Motrollo, Maitere Motrollo)

MOTSAKILLANTE

MOTXA

MOTXALLI (Salvador Motxalli)

MOTXINGA

MOTZA

MOXO

MOXOLU

MOZKORRONDO

MOZOLO

MURTZI

MURTZIA

MUSTU

MUSU GORRI

MUTILL GAZTI

MUTRIKU (Mai Mutriku, Jose Mutriku)

MUTU (Miel Mutu. Mantzeoneko mutu)

MUTTURRANEKU

NABARRIKINEKU

NABERANENEKU (Iñaki Naberan)

NABO

NAKARRA

NAPAR TXIKIXANEKU

NAPOLEON

NAPOLIUANEKU (Juanita Badiola)

NARBAU

NEGRITA

NEGU

NERON

NESKA TXIKI

NESKAZALE

NIKOLAU

NOBE

OBIKO

OBILLO

ODOLOSTENEKU

OGI-OGI

OGOIKONEKUK (Fraixke Ogoiko: Pagatenekun ama. Leona, Antonio, Itziar... Pagate)

OJALETERU

OKABIXO

OKAN

OKASO

OKELA USAÑE

OKERRA

OKERTZ

OKIN ZARRA

OKOLO

OKOTX

OLAGARRO

OLANDESA

OLEANEKU

OLEBIST

OLERRI

OLEZKO POPI

OLEZKO-ETXE

OLLARRANEKU (Bixente Ollarra)

OLLONEKU

ONA

ONDARRU

ONDARRU-MUTRIKU

ONDOKIÑ

ONGIETORRIKU (Dolos Ongietorri)

ONTZA

OPAIKO

OPERIA

OPILLENEKU (Miren Badiola)

ORIXOPOTONEKU

ORLANDONEKU

OROI

ORTIZENEKU

ORTULAU

ORTZERIAKO (Dolos Ortzeriako)

ORUBIXA

ORUENEKU (Orueneko inprenti kalekutzin euan)

OSORONEKU (Austiñ, Mari)

OSPITTALE

OSPITTALEKU

OSTATU BARRI

OTAMALAUKU (Anjel Otamalauku)

OTEL

OTERONEKU (Austiñ Otero)

OTOLO

OTOXO

OTSU

OTXA

OTXAGABIANEKU

OTXANANEKU

OTXOA

OTZAKILL (Miel Otzakill)

OZOKO

OZOLLO

PAANDI (Luis Mari: Luis Frutun semi)

PAATE (PAGATE): Juan Jose Egiguren Pagate. Juan Josek biarren afilleru eukan Pagate.

PAGATENEKU

PAIZA

PAKETERI

PAKONEKU (Jose Mari Pakoneku, Trini Pakoneku)

PALAS

PALETONENEKU

PALOMA

PANADERI (Ane Panaderi)

PANADERITO

PANADERO (Iñaki Panadero)

PANADERU (Pello Panaderu)

PANDEITTONEKU (Jose zan Pandeitto, bañe andriai-be "Justa Pandeitto" esateotzen)

PANIZO

PANPERONEKU

PANTERI

PANTXO

PAÑELOS

PAPARDO (Benino Papardo, Kostantino Papardo, Mateo Papardo)

PAPI

PAPUTZ

PARAUERU (Emilio Paraueru, eta Arturo Paraueru; bixak Kalandikuk)

PARTERI

PASAI

PASAITARRA (Mari Jose)

PASAJERU

PASIEGI

PASITOS

PASTELANEKU (Austiñ Pastela, Josu Pastela, Sagrario Pastela)

PASTELERU

PATILLAS

PATXA

PATXI KONTRA

PATXI KOTXINO

PATXITXARRO

PATXITXARRON (Dolos Patxitxarron: Dolos Txurrero)

PAULIÑONEKU

PAXIO

PAZ ARRUTINEKU

PAZENEKU (Paz Iriondo, eta gixona Bernardo Ituarte)

PAZIENTZIXE

PAZKAZ

PEDRO TXIKIXANEKUK

PEDRO-LAKANEKU (Pedro Lakan andri: Mari-laka)

PELAIONEKU

PELATXIN

PELELE

PELELIÑENEKU (Mari Tere Arantzamendi, Maria Etxebarria)

PELLO (Jazinto Azpiri Larrinaga)

PELLONEKU

PELOTI

PELUA

PELUKAS

PELUKERI (Mai Dolos Pelukeri, Hillari pelukeri)

PELUKERU (Antonio Pelukeru. Kalekutzin eukuiban pelukeixi)

PENALTIKU

PENTANEKU (Juan Urresti Aranbarri)

PEPE-MARINONEKU

PEPENEKU (Juanita Pepe)

PEREZENEKU

PERFETANEKU

PERNALES

PERRERUNEKU (Jabier, Zuriñe...)

PESETILLAS (Nikanor Zapateruai esateotzen "Pesetillas")

PESKADILLI

PETERRE

PETRA PIE (Pako Araukon-da attan ama. Iperkalin bixizin. Petra Pien semik: Faustino, Pedro, Jose...)

PIE DURO

PIEDANEKU (Pieda Akarregin seme-alabak: Faustino, Begoña, Pako...)

PIKARO

PINPON

PINTERI

PINTTENEKU (Jose Etxebarria)

PINTTORE KOJU (Ramon Espacio)

PINTTORI

PINTXE

PINTXI (Jesus Azpiazu)

PINTXON-ARRA

PIÑ

PIOLI

PIONEKU

PIPAX

PIPER

PIPERRANEKU (Fernando Piperra)

PIPIANEKU (Ana Mari Osa)

PIPITE

PIPITXEI

PIPITXI

PIPITXU

PIRI-PIRI

PIRU

PIRULI

PISTOI

PISTOLI

PISTON

PITILINA

PITILLAS

PITOGORRI

PITOTXIKI (Domingo Larrinaga)

PITTILIKOTENEKU (Jesus, Manuel, Andres...)

PITTUNEKU (Mai Jesus Pittu, Vittor Pittu, Rafael Pittu)

PITUA

PITXI

PITXIRRI (Antonio Pitxirri)

PITXITXI

PITXO

PITXON

PIXERUNEKU (Benitto Pixeruneku: Elisabete Gatzagaetxebarria)

PIXKETAS

PIXKI (Mai Pixki)

PIXPIRITI

PLAKATXANEKU (Frantziska Bedialauneta Guenaga)

PLALATXA

PLANTXERO

PLATA

PLATIÑAS

PLENTIÑANEKU

POETI

POLENEKU

POLI (Luis Mari Arantzamendi)

POLITENAKU

POLITXINA

POLKA

POLOKU

POLONINEKU (Jose Poloni)

PONTOIKU

POPAKEXU

POPAOKER

POPAX

POPEIE

POPOKER

PORRO

PORRUNEKU (Imanol, Josu, Andima...)

PORTUNEKU (Portuneko Leona)

POSTI

POTERUKU

POTOLO

POTONEKU (Blas Poto)

POTRO (Errofall Potro: Domeka Tobanekun-de attan anaxi)

POTXERI

POTXOLO

POXPERRA

POXPOTA

POZO

PRA-PRA

PRADERANEKU

PRAKAMAN

PRAKTIKU (Jose Luis Arostegi)

PRATIKANTINEKU

PREKI

PRENDESENEKU

PRESTAME

PRIETONEKU

PRIMABERAKU

PRIMITIBANEKU

PUERTOKU (Iñaki. "Bar Puerto" zan taberni)

PULMONES

PUNTEROS

PUNTILLAS

PURGATORIXU

PURINEKU

PUROILLARI

PUROS

PUSPULU

PUTXADES

PUXIKI

RADA

RAKU

RANPLA

RAPATXIN

REINAKU (Blanka Reinaku, Sabina Reinaku)

REKETE (Dienesi Saun-de txakurrak eukan desixena Rekete)

REKETI (Salbador Reketi)

REVUELTANEKU (Paco Revuelta)

RIKI

RIKO

RIOJA

RIXKET

ROKA TA LEON (Andragixonak)

ROKAMORA

ROMANONES

ROSARIONEKU

ROSKOPET

ROTXILL (Bartolo Rotxill)

RUBIO

RUBIXI

RUBIXU (Jabier Rubixu: iperkaleku)

RUFINANEKU

RUFO

RUSIA

SAASTANEKU (Sagastaneku: Antonio, Jose, Barbare...)

SABASENEKU

SAGRADAKU

SAKU

SALADILLAS

SALAU (Pedro Larrañaga Bedialauneta)

SALBADORANEKU

SALMEON

SAMARRA

SAN ISIDROKU (Mari San Isidroku)

SAN JUANGU

SAN KANDIDOKU

SAN LOENTZOKU

SAN PEDROKU

SANDALIONEKU

SANDIA (Lorentzo Uribe)

SANDOKAN

SANKRISTAU (Domingo Sankristau, Benitto Sankristau)

SANTA KLARA

SANTA TERESAKU (Sandali)

SANTA TERESITAKU

SANTAKUTZ

SANTANANEKU (Kaxpar Santana)

SANTI

SANTI TXIKIXANEKU (Tomasa: Santi Txikixan andri)

SANTU

SANTURTZE

SARAXOLA

SARDOI (Hipolito Sardoi)

SARJENTO (Sarjento Malo)

SAS

SASIXA

SASTRI (Sabas Sastri: Sabas Rementeria)

SATONENEKU

SATURRIÑANEKU (Klaita)

SAU (Sagu: Simeon, Gregorio, Hillari, Dienesi...)

SEGUNDANEKU

SEGUNDO TOTOLONEKU

SEKUNENEKU

SERAZKO SEÑORI

SERBUS

SERENO TXIKIXE (Zelestino Bengoetxea)

SERENU (Manuel Serenu: Aramaio)

SERORI (Portuneko Leonita)

SESERMENDI

SESMANEKU (Barbara Aramaio)

SIETE KILOS

SIFONERI (Miren Aldarondo)

SILBERIONEKU

SOGA

SOLABARRIETAKU

SOLOMO

SOPAS

SOPELANA

SOR LOENTZANEKU (Andres Mamarro)

SOTERITAKU

SOTEROTXU

SUABE (Barbara Suabe)

SUBIÑAS

SUSTARRA

TAITA

TAKOTA (Zamoraneko atte zan "Takota")

TALAXERU (Gorka Ituarte, Patrizio Talaxeru)

TALAXERUNEKU (Trini, Jose Kutxi)

TANBO

TANBOLINTTERUNEKU

TANBORRERU (Justo Tanborreru)

TANBORRERUNEKU

TARTERI

TARTZAN

TATALA

TATAÑI

TEESA LAKANEKU (Carmen Goikoetxea)

TEESANEKU (Mollan euan "Teesaneko Dendi")

TEITOLANEKU

TELERI (Pakita Teleri)

TENPLENEKU (Beltxior Eziñaberastunekun atte)

TERRITXAR (Jose Amallobieta: txatarreru)

TERRY (Jabier Solabarrieta)

TETEO

TINTOREIXAKU

TIO BARATO

TIPIN

TIRABIRAZ

TIRILIO

TIRRIN

TITI (Domingo Titi)

TITILI

TITIMALETAS

TITITXA

TOBANEKU (Paulo Toba, Felix Toba)

TOKAIONEKU (Jose Tokaio, Erramona Tokaio)

TOLDERU (Jose Mari Beleron attai-be esateotzen "Tolderu")

TOLEDO

TOLLERO

TOOLO (Jose Mari Bedialauneta Laka)

TOPO

TORIA

TOROTO

TORREKU

TOTOLA

TOTOLO (Domingo Totolo)

TOTU (Akarregi Totu)

TOXUNEKU (Imanol Toxu, Domingo Toxu)

TOZINO

TRAKULU

TRAPERI (Anita Traperi)

TRATA

TRATARI

TRINTXERPE (Jose Mari Otxoantesana Etxaburu)

TRIPA-ZURI

TRISTE

TROKOLU

TRONGU

TRONPI

TRONTXONEKU

TROSKI

TROTIXANEKU (Modesto Trotixe, Asun Trotixe)

TTENTTENEKU (Puri Ttentte, Domingo Ttentte)

TTIPIA

TUBAL

TUELENEKU (Anita Tuel, Maitxu Tuel)

TUER (Miel Tuerra, zamarreru)

TUERESPOTO (Jose Mari Solabarrieta)

TUERKAS

TUERTU

TUNDI

TURRUT

TURRUTENEKU (Agurtzane Azpillaga, Juste Azpillaga)

TURUBINEKU (Turubin seme-alabak: Erroke-ta)

TUTULAZ

TXABAL

TXABET

TXAILLANEKU (Jon, Sabiñ...)

TXAIRUNEKU

TXAKETENEKU (Gotzon, Jesus Mari, Jesus...)

TXAKUR RANDI

TXALA

TXAMI

TXANBOLIÑ

TXANENEKU

TXANPON (Agustin Legarda)

TXANTERRIKANEKU (Jose Txanterrika, Marta Txanterrika)

TXANTONENEKU

TXANTXAKO

TXANTXALANEKU (Dolos Txantxala, Darie Txantxala)

TXAPASTANEKU edo TXAPAISTANEKU (Rosarito, Luis...)

TXAPEL

TXAPELANDI

TXAPERONEKU

TXAPIÑENEKU (Elisabeth Txapiñ)

TXARIO

TXARRAKANEKU

TXARRI TXIKI

TXARTELA (Miel Txartela)

TXATI (Juana Txati, Karmen Txati)

TXATU (Sabin Ibazeta, Domeka Txatu)

TXATXER

TXATXITA

TXEBITONEKU (Andres Txebito)

TXERMOLA

TXERU (Iñaki Gartzia)

TXESBOL

TXIBISTI

TXIKAGO

TXIKERRA

TXIKI (Kataliñ Txiki. Astilleruko Txiki. Kalandiko Txiki)

TXIKITO (Boni Txikito)

TXIKITO DE ONDARROA (Jose Mari Iturriza)

TXIKIXE (Pio, Felix, Juanita, German, Faustiñe...)

TXIKORRO

TXILEÑU

TXILI

TXILIBRISTO

TXILIÑ BALTZA

TXILIXU

TXILLAR

TXILLO

TXIMIÑU (Silvestre Agorria)

TXIMISTI

TXINGAU

TXINU

TXIPRISTIÑ

TXIRINGI (Koldo Anakabe)

TXIRLA EMI

TXIRLERI

TXIRLI

TXIRLOI

TXIRRIKI

TXIRRIÑE

TXIRTU

TXISPASENEKU (Petra Txispas, Dolos Txispas)

TXISTENEKU (Jospa,, Paulo, Joseba...)

TXITI

TXITXARRONEKU (Iñazio Txitxarro, Jose Txitxarro, Kontxita Txitxarro, Blas Txitxarro)

TXITXI

TXITXILERROTA

TXITXIÑANEKU (Antoni Txitxiñaneku)

TXIXU

TXOFERRA (Karmelo Txoferra, Kandido Txoferra, Manuel Txoferra, Illdefontso Txoferra)

TXOIXANEKU (Juana Txoixe)

TXOIXONEKU (Ageda Txoixo)

TXOIXU

TXOKOKU (Mai Asun Txokoku)

TXOKOLATENEKU

TXOKU (Martin Txoku)

TXOLAKAZ

TXOMIN LABAKONEKU

TXOMIÑ ANTIGUA (Auazille)

TXOMIÑ ASTILLERONEKU

TXOMIÑO

TXOMORRO

TXONBO

TXONDORRA

TXOPE

TXOPI

TXORDONEKU (Txordo Zamarreru: Felipe Kaltzakorta)

TXORI ERREKA (Segundo Bedialauneta Elu)

TXOTXIKI

TXULO

TXURRERO (Dolos Txurrero: Dolores Ajarrista)

TXURRU (Pio Txurru: Pio Goikoetxea Itxaso)

TXURRUKANEKU

TXUS

TXUTXUNEKU (Begoña Txutxu, Pilare Txutxu)

TZATZA

UAPANGO

UERI

ULE ZURI

ULEGORRA (Hipolito Ulegorra)

UME ZANTARRA

UNIDA (Anjel Bengoetxea)

URDAI

URIBAZTERRANEKU (Beko kalin euan txaleta)

URKIDINEKU ( Ama Doate)

URRI

URRUTXE (Herme Urrutxe, Joseba Urrutxe, Jabier Urrutxe)

USANDIZAGANEKU

USO ARRA

VEGANEKU

VERANOKU

VILLANTENEKU

VILLAOSAKU

VIRGEN DEL PILARREKU (Simeon Arantzamendi)

VIRJENGU ("Virgen de la Antigua" zan baforan ixena)

XAKRE

XALAU (Rufo Bedialauneta)

XANTXILLI

XAPATERA (Esteban Xapatera)

XAPATERONEKU (Juana Bedialauneta)

XARENEKU (Antonio Xare, Luis Mari Xare)

XARKEI

XARRA

XARRASTERO

XAXINEKU

XAXIO

XEME

XIBOI

XOLEKU

XOSTRO

XOXOBENTA

XOXU

XURDO

XURRAU

YARIA

YIMI (Kordeleixako Imanol Eizagirre)

YOKUIRARE

ZABALA

ZABURDIÑU

ZAI

ZAIÑDDU

ZAKATZ / ZAKATZERRE (Pandeitto)

ZAKILLU

ZALAU

ZALDU

ZALDUPE

ZAMAR

ZAMARRERUNEKU

ZAMORA

ZAMORANEKU

ZAPALA

ZAPATANDI (Don Pedro Arakama: geure denporako bikaxu)

ZAPATERANEKU (Esteban Zapatera)

ZAPATERU

ZAPATERUNEKU (Antonio Zapateru, Nikanor Zapateru)

ZAPI

ZAZ

ZAZPI PLANTA

ZELEXENEKU

ZENTELLAS

ZENTELLO (Bixente Zentello)

ZEPELIÑE

ZEREZO

ZERILLI

ZERRERUNEKU

ZESTERU (Manuel Zesteru)

ZINEKU (Jose Zineku)

ZINKO (Zinko Miel)

ZINTZO (Jose Ituarte)

ZION (Maria Concepcion Txopitea)

ZIRILO

ZORAGARRIA

ZUBIXALDE

ZURDAZKAXI