trunpalle

Kolpe baten ondorioz bekokian irteten den koskorra (“chichón en la frente”). Burukoa nahiz beste nonbaitekoa koskorra zen; bekokikoa trunpalle. Saka eitze; bekokixaz paeta jorau te trunpallak urtetza (Bultza egin diote; bekokiaz horma jo du, eta koskorra irten zaio). Kolpea hartzean, odola baino nahiago izaten genuen trunpalle, nahiz eta handia izan. Kolpeak sortzen zuen mina jasan egin behar zen, baina, beldurrik ez zigun ematen; bagenekien denborak sendatuko zuela. Aldiz, odolaren presentziak urduri jartzen gintuen.